Eduki publikatzailea

INIZIA enpresa mintegitik pasa diren enpresak

Lehenengo argitaratze data: 2023/08/24

 

ENPRESA JARDUERA
SergioBasket_vlogs
  • Youtubeko SergioBasket_vlogs kanalarekin lotutako multimedia-edukiak sortzea.

GRUPO LEGAL DMG S.L.

(2023-2024)

  • Airelineei, bidaia-agentziei edo aseguruei egindako erreklamazioen kudeaketa. Aholkularitza legala eta integrala, honako hauek biltzen dituena: erreklamazioak prestatzea, alegazioak egitea, kontratuak prestatzea, agiriak kudeatu eta tramitatzea eta kontrako alderdiarekin negoziatzea.
     

LABORATOIRE LAREDO

(2022-2023)

  • Medikamentu esteril bat aztertu eta garatzea, eraginkortasun farmakologikoa duena, eta horrek begi-barneko presioan duen eragina (glaukoma-modelo batek saguan egiten duen presioa), uhin-luzera jakin bat iragazten duten hardwarearekin konbinatuta, farmakoaren efektua intesifika dadin.
     

SEE YOU ZOOM

(2019-2023)

  • Eduki grafikoa, 3Dkoa eta errealitate birtualekoa sortzen du higiezinen, eraikuntzaren, arkitekturaren, interiorismoaren eta diseinuaren sektoreetarako. Higiezinen marketin digitala.

ABAGUNE RESEARCH

(2018-2020)

  • Ikerkuntza eta garapeneko enpresa bioteknologikoa, kalamuaren industria espezializatua.

KARUNA GOODCELLS TECHNOLOGIES S.L.

(2016-2020)

  • Teknologian oinarritutako enpresa bat da, edizio genomikan eta medikuntza birsortzailean lortutako azken aurrerapenak osagai genetikoa duten gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dituena.

DIGITALIZACIÓN DE FACTURAS EN SOPORTE PAPEL

(2019)

  • Proyecto que pretende realizar un desarrollo de una APP para smarthphones para que la persona usuaria pueda registrar documentos de gastos realizando de una captura de imagen con cámara.

GASTHEIZ BIHOTZEAN

(2017-2018)

  • Gastheiz-en merkaturatzea, arabar patataz egindako garagardoa. Omenaldi bat da, ez garagardoa egiteko erabiltzen den patatari egindakoa, ordea. Gastheiz arabarra izateko harrotasunaren ikurra da, trofeo bat zeinaren bidez garagardoarekin maiteminduta daudenek beste pertsonekin topa egin eta Gasteizen esentzia  partekatzeko aukera ematen duena.

LYCOLAB

(2017-2018)

  • Barraskilo lerdea liofilizatzea Lyophilized SCA bihurtzeko: estraktu lehor eta egonkorra, bertako barraskilotik (Helix aspersa) datorrena, erabilera kosmetikorako, kontserbagarririk eta egonkortzailerik gabe

i+ Med, INGENIERÍA BIOMÉDICA APLICADA

 

(2013-2017)

  • Gailu biomedikoen eta osasun produktuen ikerkuntza, garapen eta fabrikazioa.
  • Farmakoen liberazio kontrolaturako teknologiarekiko hidrogel polimeriko biobateragarriak.
  • Hidrogelez estalitako inplante pertsonalizatuak.

UN-DIET UNIDAD DE SALUD ALIMENTARIA GASTEIZ ELIKADURA OSASUNEKO UNITATEA, S.L.

(2013-2017)

  • Nutrizioaren arloko osasun-arreta.
  • Prestakuntza eta gaikuntza.
  • Aholkularitza eta laguntza zientifikoa

BAIGENE S.L.

(2013-2017)

  • I+G+B motako enpresa-ekimena, honako helburu hau duena: zerbitzu bat garatzea, kirol-errendimendua maximizatzeko, gizabanakoaren genetikan oinarrituriko plangintza integralaren bidez.
  • Proiektuaren ardatzak dira Kirol Plangintza Pertsonalizatu Integrala eta Goi Mailako Kualifikazioko Prestakuntza, zeinak oinarritzen baitira bioteknologian, bioinformatikan, kirolaren zientzietan eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenean.

VAREP

(2013-2014)

  • Ondare-kudeaketaren arloko aholkularitza-enpresa, Arabako landa-gune txikietan ohiko gabezia bat betetzeko. Enpresa-kudeaketako teknikak aplikatu nahi ditu, ahalik eta baliabide gehien bilduko dituzten gizarte-dinamikak sortzeko, egungo kultura-ondarea errentagarri bihurtu eta kontserbatzeko.