Tesia gurekin egin nahi duzu?
LANLAW ikerketa-taldeak, bere jarduera nagusien artean, ikertzaile berriak prestatzen ditu lan-zuzenbidearekin eta Gizarte Segurantzarekin zerikusia duten gaietan, eta, zehazkiago, lanaren eta garraioaren nazioz gaindiko zuzenbidearekin zerikusia duten gaietan. Ikuspegi horretatik, harreman juridiko-laboralen gaiarekin lotutako arazoren batean sakontzea bada zure nahia, taldeak doktorego-tesiaren memoria zuzentzeko akreditazioa duten langileak ditu, eta, gainera, tesia egiteko giro egokia eskaintzen du.
Une honetan, ikerketa-taldearen testuinguruan, doktorego-tesien bi memoria egiten ari dira Taldearen INaren zuzendaritzapean:
1. Manuel Velázquez Fernández jaunak egindako tesi-memoria, "Langileen joan-etorrien kontrola Europar Batasunaren esparruan" izenekoa, "Globalizazioa Azterketara: erronkak eta diziplina arteko erantzunak" doktorego-programaren esparruan.
2. María Gorrochategui Polo andereak egindako memoria, "Nazioz gaindiko lan-harreman kolektiboak" izenekoa, "Giza zuzenbidea, botere publikoak, Europar Batasuna: zuzenbide publikoa eta pribatua" doktorego-programaren esparruan.