Elixabete Errandonea Ulazia
![](https://ehu.eus/documents/24682119/24799955/Elixabete-Errandonea-Ulazia.jpg/dcc082d9-8faf-b39e-fd57-bec3639fd388?t=1602748726693)
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitateko irakaslea. Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatea. UPV/EHU.
- Posta elektronikoa: elisabet.errandonea@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitateko irakasle titularra, Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultateari atxikia, Leioako campusean (Bizkaia).
Batez ere Gizarte Segurantzarekin eta, are gehiago, gizarte-babesarekin lotutako gaiak landu ditu. Hainbat motatako argitalpenak egiten ditu, hala nola liburuak, liburu-kapituluak eta aldizkarietako artikuluak, bai eta lan-zuzenbidearekin, gizarte-segurantzarekin eta gizarte-babesarekin zerikusia duten kongresuetarako komunikazioak ere.
Une honetan MINECO TRANSLABOUR (Erref. DER2017-83040-C4-1-R) eta UPV/EHU GIU18/082 erreferentzia duten taldeen proiektuetan parte hartzen du.