Edukiak

Eider Larrazabal Astigarraga

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle laguntzailea (agregatu akreditatua). Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko Atala. UPV/EHU.


Eider Larrazabal Astigarraga Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle laguntzailea da (agregatu akreditatua). 2012. urtean doktore izan zen sektore publikoko kontratazioan gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak laneratzeari buruzko klausulak txertatzeari buruzko tesi batekin, eta ikerketa-ildo hori ez du utzi ordutik. Haren ikerketa-prestakuntza osatu egin zen, UPV/EHUn doktore-ikertzaileak espezializatzeko kontratu baten babespean, 2014an Bordeleko (Frantzia) Unibertsitateko COMPTRASEC (Centre de droit comparé du travail et de la sécurité sociale) zentroan doktoratu ondoko ikerketa-egonaldi batekin. Ekoizpen zientifiko ugaria du, eta bere ikerketa-ildo nagusiaz gain, langileen oinarrizko eskubideak eta, bereziki, langileen deskonexio digitalerako eskubidea inguratzen ditu. Bestalde, hainbat erakundetarako txosten teknikoak egiten parte hartu du, bai eta hainbat ikerketa-proiektutan ere, lanaren nazioz gaindiko zuzenbidearekin eta langileen nazioarteko mugikortasunarekin lotutako lehiaketa-deialdietan.