Edukiak

Ana Zapirain Bilbao

GIU18/082 Ikerketa Taldea

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Fakultatean.


Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan lanean hasi zen abokatu gisa. Unibertsitatean sartu ondoren, espezializazio akademikoa Zuzenbidearen gizarte-adarreko diziplina juridikoetan gauzatu du, batez ere Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean eta Lan Arloko Prozesuan. Izan ere, bere doktorego-tesia "epaia lan prozesuan" ri buruzkoa izan zen. Azkenaldian, arrazoi akademikoek bultzatu dute genero-diskriminazioari buruz eta berdintasunari buruz sakondu eta hausnartzera, Berdintasun Planetan eta Negoziazio Kolektiboan oinarrituta. 1999tik gaur arte, gai sozial askotako aldizkari-artikuluak argitaratu ditu. Ikerketa-ildo horiekin zerikusia duten hainbat ekitalditan parte hartu du. Gaur egun, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du, eta horien artean MINECO TRANSLABOURen proiektu koordinatua nabarmentzen da (Erref. DER2017-83040-C4-1-R) 4 urteko egikaritze-epearekin.