PRESENTACION

Aurkezpena

Laborategia

Lactiker – Animalia Jatorrizko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna ikerketa-taldea jakintza arlo ezberdinetako eta osagarriak diren espezialitateetako (elikagaien teknologia, biokimika eta molekula-biologia, nutrizio eta bromatologia) irakasle ikertzaileez osatutako gai anitzeko ikerketa-talde bat da. Taldeak ikerketa-laborategi batzuk ditu Farmazia Fakultatean eta Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroan, non elikagaiak eta lagin biologikoak azter ditzakeen analisi-teknika anitzen bidez. Hain zuzen ere, laborategi hauek berezitua daude analisi eta teknika batzuetan: laginak prestatzeko teknikak, bereizmen handiko teknika instrumentalak, biokimika eta molekula-biologia, mikrobiologia eta zentzumenen bidezko analisia. Azken hau, Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea (LASEHU) deritzona, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gaztaren kalitate-kontrolerako akreditatuta dago (ENAC, No 472 / LE 1020). Honetaz gain, ikerketa-taldeak planta pilotuko ekipamendua dauka elikagai-prozesu ezberdinetarako.

Bere sorreratik, 1989an, ikerketa-taldeak gaztaren ekoizpenaren prozesu biokimikoak, mikrobiologikoak eta teknologikoak ikertu ditu, zeinek bere kalitate teknologikoan, nutrizionalean eta zentzumenezkoan eragin zuzena duten, baita bere osasun-higiene segurtasunean ere. Modu honetan, ekoizpen sektoreari bideratzen zaio beharrezko informazioa kalitate eta seguntasun altuko produktu bat lortzeko ekoizpen egoera guztietan. Dela gutxi, ikerketa-taldeak bere lan-eremua haragiaren kalitatea ikerketara zabaldu du, kontsumitzeko kalitate handiko haragiaren ekoizpenaren eta ebaluazioaren inguruko lan-ildo baten testuinguruan.

Sala de catas

Esneari eta gaztari dagokienez, taldea ikerketa-ildo anitz garatzen ari da, lehengaiaren kalitatean eragina duten faktoreetatik hasi eta amaitutako produktuaren kalitate sentsorialeraino, esne- eta gazta-ekoizpenaren parametro teknologikoak barne. Ildo hauek ondoko alderdiekin lotuta daude: a) elikadurak eta artaldearen maneiuak gazta egiteko erabiltzen den esnearen ezaugarrietan duten eragina, b) gaztetan eta eratorritako produktuetan interes teknologikoa eta zentzumenezkoa duten konposatuak lortzea, c) fabrikazioari eta kontserbazioari lotutako prozesu teknologikoak hobetzea eta berritzea, d) esnearen eta gaztaren kaltegabetasuna ebaluatzea eta akats-karakterizazioa, e) esnekien ahorakinak osasunean duen eragina.

Haragiaren arloan, hainbat espezieren haragiaren kalitatea hobetzeko adierazle edota faktore berriak aztertzen ari da taldea, ikuspegi nutrizional, teknologiko, genetiko eta sentsorialetatik begiratuta. Lan-ildoak, funtsean, animaliak elikatzeak eta maneiatzeak haragiaren kalitatean duten eragina du ardatz, bai eta haragiaren eta haragi-eratorrien heltzearekin eta ekoizpenarekin lotutako hainbat alderdi teknologiko ere.

Era berean, Lactiker taldea estatu-mailako eta nazioarteko beste ikerketa-talde batzuekin elkarlanean ari da animalia-jatorriko elikagaiak ekoizteko sistemen jasangarritasunaren diziplina anitzeko azterketan, horretarako adierazle sozio-ekonomiko eta biofisiko berriak erabiliz.