Laborategiko oinarrizko segurtasun arauak
1 Segurtasun elementuak eta irteerako bideak.
Lanean hasi aurretik, lana egingo den lekua eta ingurunea ezagutu behar dira:
- Irteera nagusiak eta larrialdi-irteerak non dauden jakin.
- Suitzalgailuak eta segurtasun-elementuak (begi-ikuskailuak, mantak eta abar) non dauden jakin.
2 Begien babesa.
SEGURTASUN-BETAURREKOEN ERABILERA BEHARREZKOA DA
Zipriztinak eta begiekin zer ikusia duten istripuak sarritan gertatzen dira laborategian. Gogoratu, arriskua ez datorrela norberak erabiltzen dituen produktuetatik bakarrik, lagunengandik ere etor daiteke.
Ukipen-lenteak laborategirako ez dira gomendatzen: zipriztin baten ondorioz baliteke produktua lentearen atzeko aldetik irristatzea, eta garbiketa zailtzea, kalte handiagoak sortzeko arriskuarekin.
Produktu kimikoa begietara iristen bada, ahalik eta azkarren, eta 10 segundu pasa aurretik begi-ikuzkailua erabili. Garbitzen denbora asko pasa behar da, 15 minutu inguru. Istripuaren berri irakasle-arduradunari eman.
3 Laborategian jantzi beharrekoa.
Laborategian zipriztinak saihetsezinak dira. Txabusina nahi eta nahi ez jantzi behar da.
- Ez da gomendatzen minigona, galtza motzak edo pantiak erabiltzea.
- Sandaliak saihestea, eta oinetako itxiak erabiltzea gomendatzen da.
- Ile luzea arriskutsua denez mototsa egitea gomendatzen da.
- Idunekorik edo zintzilikako apaingarririk jantzirik ez eramatea gomendatzen da.
4 Higiene-arauak.
Laborategian, produktu kimikoen bidez kutsatzeko arriskua beti dagoenez esperimentu baten ondoren eta laborategitik irten aurretik eskuak garbitu behar dira.
- Laborategian ezin da jan ez eta edan ere.
- Laborategietan eta produktu kimikoak gordetzen diren lekuetan erretzea arriskutsua da.
- Ez dastatu, usaindu edo inhalatu produktu kimiko ezezagunak.
- Produktu kimikoen eta larruazalaren arteko ukipena saihestu. Zipriztinik badago berehala urarekin garbitu.
5 Laborategiko tresnen eta elementuen erabilera.
Esperimentu bat hasi aurretik, muntaia ondo eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatu behar da. Zalantzarik badago irakasle-arduradunari galdetu.
- Ekipo edo tresna baten funtzionamendua ezagutzen ez bada, ez erabili.
- Egoera txarrean dagoen beirazko materiala ez erabili.
- Likidoak ahoarekin ez "pipeteatu", gailu egokiak erabili.
- Lan-eremuak garbia eta ordenatua egon behar du, berokirik, poltsarik eta abar gabe.
- Frasko guztiak errotulatu behar dira, bertan dagoen produktua, konzentrazioa eta preparazioa egindako data adieraziz.
- Esperimentua ez da bukatuko hondakinak kendu eta erabilitako material guztia garbitu arte.
- Ezin egin daiteke inolako esperimenturik irakaslearen baimenik gabe.
6 Produktu kimikoen manipulazioa.
Produktu kimikoen propietate pozoitsuengatik, korrosiboengatik, suzkoengatik edo lehergarriengatik baliteke arriskutsuak izatea, beraz, kontu handiz manipulatu behar dira.
- Produktu bat lehenengo aldiz erabili aurretik, honen propietateak ezagutu eta fitxa toxikologikoa kontsultatu behar dira.
- Laborategiko arriskurik handiena sua denez kontrolatu gabeko sugarrak saihestu behar dira. Su- pizgailua erabiltzea saihestu ezin denez, inguruan disolbatzaileak edo produktu sukoiak ez daudela ziurtatu.
- Produkturik ez berotu ontzi itxi batean. Neurri egokiko irekidura utzi behar da, eta lanean ari diren pertsonen kontrako norabidera zuzendu.
- Gai lurrinkorrak edo usain txarrekoak erabiltzen direnean, hobe da gasetarako beira-arasa erabiltzen baduzue.Operadoreak beira-arasaren kanpoan egon behar du.
- Isuritako produktuak berehala garbitu.
- Uretarako ez diren frasko-garbitzaileak argi errotulatu behar dira.
GOGOAN IZAN LABORATEGIA EZ DELA JOLASTOKIA
EZ IBILI TXANTXETAN, ETA ZENTZUZ ETA ZUHURTASUNEZ JOKATU