Emergentzia-eta ebakuazio-egoeretan ikasleek izan behar duten jokabidea
APARTEKO GORABEHERA EDO ISTRIPUREN BAT GERTATZEN DENEAN:
Irakasle bati edo atezainari abisatuko diote. Atezainaren luzapena 8168 da.
Pertsonal arduradunaren (irakasleen, ebakuazioaz arduratzen direnen) aginduak beteko dituzte.
EBAKUAZIOA:
Ebakuazio-bideak geletako, laborategietako… sarreretan seinaleztatuta daude, panelen bidez. KOMENI DA HORIEK BEGIRATZEA, DAUDEN EBAKUAZIO-BIDEAK BURUZ IKASTEKO.
Alarma orokorra bada, Fakultatea husteko abisua izango da.
Gelatik edo laborategitik berehala irten eta, ebakuazio-bideek erakusten duten bezala, Fakultatearen irteerarantz abiatuko dira, ebakuazio- eta alarma-ekipoen aginduak betez.
Ez dira beren gauzak hartzen geldituko.
Gaigabeziren bat duten, istripuren bat izan duten edo gaizki sentitzen diren pertsonei lagundu egingo diote.
Ordenaz eta lasaitasunaz jokatuko dute. EZ DIRA PRESAKA IBILIKO
Ez dute bultzadarik edo jende-pilaketarik eragingo.
Pareta ondotik mugituko dira, pasilloetako erdigunea eta eskailerak libre utziz.
EZ DIRA ATZERA BUELTATUKO.
Adierazitako bilguneetara joango dira
LARRIALDIAREN AMAIERAN:
Pertsonal arduradunaren (irakasleen, ebakuazioaz arduratzen direnen) aginduak beteko dituzte.