Aurkezpena
Donostiako Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saila (KAT) arduratzen da izen bereko jakintza-arloan irakaskuntza emateaz eta ikerketa sustatzeaz.
Sailak Ingeniaritza Informatikoko graduan eta Adimen Artifizialeko graduan ematen ditu eskolak, baita arloko hainbat masterretan ere: Sistema Txertatuen Ingeniaritza, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan, Ingeniaritza Biomedikoa, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, eta Erasmus Mundus Masterra Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologietan (LCT).
KAT sailak hainbat ikasgaien prestakuntza akademikoa eskaintzen du, batetik, sistemen diseinuarekin lotutakoak (sistema eragileak, konputagailu-sareak, segurtasun informatikoa…), bestetik, bestetik, ordenagailuen arkitekturarekin zerikusia dutenak (prozesadoreen egitura eta arkitektura, sistema paraleloak, multiprozesadoreak eta multikonputagailuak...), edota, sistema digitalen eta ordenagailuen teknologiaren ingurukoak (sistema digitalak eta txertatuak, etab.) .
KAT saileko irakasleak eta ikerlariak hainbat ikerketa taldetan hartzen dute parte. Talde horien jarduera nazioarteko zein nazioko ikerketa proiektuetan oinarritzen da, baita enpresa teknologikoekin egindako kontratuetan ere. Sailaren ekoizpen zientifikoa arloko kongresu eta aldizkari garrantzitsuenetan argitaratzen da.