inf_grupos

Ikerketa Taldeak

ALDAPA - ALgorithms, DAta mining & PArallelism Group

ALDAPA ikerkuntza-taldeak datu-mehatzaritza eta ikasketa automatikoko tekniken diseinua eta aplikazioa du bere jarduera nagusia. Horrez gain prestazio handiko konputazioan eta GPU bidezko paralelizazioan ere espezializatuta dago.

Interes arloak: Machine Learning,  Supervised Classification,  Comprehensible Models,  Clustering,  Web Mining, Behaviour Modelling, High Performance Computing, GP-GPU.

Aplikazioak: Power Grid Fault Diagnosis, Automatic Character Classification (OCR),  Fuel Distribution Problem (VRPTW problem), Car Insurance Fraud Detection, Customer Fidelisation,  Intrusion Detection Systems, Adaptive Web, Tourism, Brain-Computer Interface, Scientific Computing (Poisson equation solvers).

Harremanetarako pertsona: Javier Muguerza
URL https://www.aldapa.eus/eu/

 

Distributed Systems Group

EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko Banaketa Sistemen Taldeak honako gai hauetara orientatzen du bere ikerketa-jarduera:

  • Sistema banatuak, oker-jasaileak eta oso erabilgarriak
  • Ingurune adimendunetarako nonahiko sistemak

Ikerketa-taldeak bi gaietan du eskarmentua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektuetan, Espainiako eta Europako beste unibertsitate eta ikerketa-zentro batzuekin lankidetzan. 2004az geroztik, taldeak EHUren Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailua Elkarreraginerako Laborategiarekin kolaboratzen du.

Harramanetarako pertsona: Mikel Larrea
URL http://dsg.eus

 

Intelligent Systems Group

Donostiako Informatika Fakultateko ISG taldea 7 doktorez eta 9 doktoregaiez osatuta dago. Bere ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira:

Datu Meatzaritza eta ikaskuntza automatikoa, oro har, eta bereziki eredu grafiko probabilistikoen lanketa

  • Bilaketa eta optimizazio heuristikoak
  • Prestazio handiko konputazio paralelo eta banatua
  • Aurreko metodologiak bioinformatikan eta biomedikuntzan aplikatzea

Taldearen helburu nagusia nazioartean inpaktua izango duen kalitatezko ikerketa bat egitea da, ondoren gizarteari emaitza hautemangarriak emateko. Horrek ikerketak inpaktu-faktore handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratzea, doktoregaiek kalitatezko Europar Tesiak garatzea, beste talde eta erakunde batzuekin koordinatutako ikerketa-proiektuak garatzea eta lortutako ezagutza ekoizpen-ehunera transferitzea eskatzen du.

Harremanetarako pertsona: José Antonio Lozano, José Miguel Alonso
URL http://www.sc.ehu.es/isg

 

IXA

IXA taldeak Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan eginiko ikerketa-lana du helburu nagusi. Ikerketa arlo honi hizkuntz ingeniaritza ere deitzen zaio gaur egun. Arlo zabal horren barruan, euskararen gaineko ikerketa aplikatua da gure xede nagusia, baina beste hizkuntzen gaineko ikerketa zein produktu komertzialen garapena ere sartzen dira gure eginkizunen artean. Lan horretan diziplinarteko taldea osatzen dugu, informatikarien eta linguisten artean batez ere.

IXA taldea 1987an sortu zenetik, emaitza guztiak euskarari lotuak izan dira. Urte hauetan guztietan zehar, lan-taldea eta zereginak ugarituz joan dira. Une honetan 31 informatikarik, 14 linguistak eta bestelako kolaboratzaileek osatzen dugu taldea. Lan horren fruitu dira webgunean azaltzen diren tresna eta aplikazioez gain, 12 tesi-lan eta ehun bat artikulu kongresu eta aldizkarietan (gehienak nazioartekoak). Kongresu eta aldizkari horien artean jakintza-arloko garrantzitsuenak aurkitzen dira: ACL, COLING... (informazio gehiago argitalpenetan).

Harremanetarako pertsona: Olatz Arregi
URL http://ixa.si.ehu.es

 

Pertsona-Konputagailua Elkarreraginerako Laborategia, Behar Berezietarako

1985ean jarri zen martxan, eta horrez geroztik, bere helburu nagusia behar bereziak dituzten pertsonen autonomia pertsonala eta komunikazio-gaitasuna hobetzea da, beren gizarteratzea eta lan-munduratzea hobetzeko. Lan-ildoek honako hauek hartzen dituzte barne: komunikazio eta mugikortasun alternatiboa eta handigarria, ingurumen-ulerkuntza eta nonahiko konputazioa eta webaren erabilerraztasuna

 

Harremanetarako pertsona: Nestor Garay
URL http://egokituz.eus