XSLaren edukia

Kriptografia Aplikatua

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan Konputagailuen Ingeniaritza espezialitateko gaitasunak (BOE-A-2009-12977) lantzen dira.

Irakasgaia gainditzen duen ikasleak ondorengo gaitasun eta ikaskuntza-emaitzak lortuko ditu:

Gaitasunak

1. Oinarrizko kontzeptu eta algoritmo kriptografikoak, simetrikoak nahiz asimetrikoak, ulertu eta aplikatzeko trebetasunak garatzea.

2. Sistema eta protokolo kriptografikoen segurtasuna ebaluatzeko gaitasuna, indarguneak eta ahuleziak identifikatuz.

3. Algoritmo eta protokolo kriptografikoak hainbat ingurunetan eta tresna ezberdinekin aplikatzeko trebetasuna, informazioaren segurtasuna bermatuz.

4. Eguneratuta egoteko eta kriptografiaren joera eta aurrerapen berrietara egokitzeko gaitasuna.

Ikaskuntza emaitzak

1. Ikasleek kriptografiaren oinarrizko kontzeptuak azaldu ahalko dituzte, zifratzea, deszifratzea, kriptografia simetrikoa, asimetrikoa eta eraso motak barne.

2. NIST eta FIPSek onartutako algoritmo kriptografikoak, hash funtzioak eta autentifikazio-algoritmoak inplementatu eta erabiltzeko gai izango dira ikasleak.

3. Ikasleek protokolo kriptografikoen (TLS) segurtasuna aztertu eta ebaluatu ahalko dute, egon daitezkeen ahultasunak identifikatu eta hobekuntzak proposatuz.

4. Ikasleek kriptografiaren joerei buruzko ezagutza erakutsiko dute, hala nola kriptografia kunatikoa eta postkuantikoa, eta prest egongo dira ezagutza horiek etorkizuneko testuingurutan aplikatzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera

2. Kriptografia simetrikoa

3. Hash funtzioak

4. Autentikazioa eta osotasuna

5. Kriptografia asimetrikoa

6. Protokolo seguruak

7. Gakoak sortzea eta gordetzea

8. Lightweight kriptografia

9. Etorkizuneko joerak kriptografian: kuantikoa, post-kuantikoa eta homomorfikoa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia konbinatzen dira. Alde batetik, irakasgaiaren kontzeptuak azaltzeko azalpen eskolak emango dira, eta ikasleek parte hartuko dute horiei buruzko eztabaidetan. Ariketak eta problemak bakarka edo taldean garatuko dira, eta gelan egiten direnak modu parte-hartzailean ebatziko dira.

Bestalde, proiektu praktikoak garatuko dira taldeka eta bakarka. Horietan, ikasleek eduki teorikoak landu beharko dituzte proposatutako bibliografia eta klasean emandako materiala erabiliz.

Ikasleen ikaskuntza errazteko eta bermatzeko, gelako eta ordenagailuko praktiken jarraipena eginen da. Aldez aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera feedback-a emango zaie, ikasleak beren ikasketa-prozesuaz jabetzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ondorengo bi ebaluazio sistemen artean aukeratu beharko du ikasleak: ebaluazio jarraia eta ebaluazio globala. Ebaluazio jarraia izango da ebaluazio sistema lehenetsia, UPV/EHUko indarrean dagoen araudian adierazten den moduan.

a. Ebaluazio jarraitua

Ebaluatzeko modu lehenetsia da eta ohiko deialdirako bakarrik balio du.

Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

- Banakako azterketa: % 60

- Taldeka burututako lan praktikoak: % 40

Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.

Ikasleak aktiboki eta etengabe parte hartzea eskatzen du, ondorengo baldintzekin:

- Klaseetara eta laborategietara joatea: justifikaziorik gabeko klase faltak ezingo dira 5 baino gehiago izan.

- Ariketa eta lan guztiak entregatzea.

- Banakako ebaluazio-probak egitea.

Aipatutako baldintzak betetzen ez badira, ebaluazio orokorrera pasatuko da. Ebaluazio jarraituko baldintzak beteta, ebaluazio globala aukeratzea erabakitzen duten ikasleek, irakasgaiaren ardura duen irakasle-taldeari jakinarazi beharko diote jarrian adierazitako epe eta eran: posta elektronikoz hamargarren astea baino lehen. Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ebaluazio jarraitua amaitu baino lehen uztea eta amaierako azterketa ez egitea.

b. Ebaluazio globala

Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

- Banakako azterketak: % 60

- Banaka burututako lan praktikoak: % 40

Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.

Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa ez egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri utzitako materiala: gidak, adibideak eta enuntziatuak...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Christof Paar and Jan Pelzl. Understanding Cryptography. A Textbook for students and practicioners. Springer, 2010.

- Al Sweigart. Hacking Secret ciphers with Python. 2013.

- Rolf Oppliger, SSL and TLS. Theory and Practice (2nd edition). Artech House, 2016.

- William Stallings. Cryptography and Network Security. Principles and practice (7th edition). Pearson, 2017.

- Jean Philippe Aumasson, Serious Cryptography: A practial Introduction to Modern Encryption. No Starch Press, 2018.

- Douglas Stinson and Maura Paterson. Cryptography. Theory and Practice (4th edition). CRC Press, 2019.

- Shannon Bray. Implementing cryptography using Python. John Wiley & Sons, 2020.

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

17:00-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

10:30-12:00

Irakasleak