Helburu nagusiak
Joxe Azurmendi Katedraren zereginen artean lehentasuna du Joxe Azurmendiren obra eta pentsamendua –eta baita 1956ko Belaunaldiko beste batzuena ere– ikertzea, ustiatzea eta transmititzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea, pentsamendu garaikidearen garapena helburu izanik. Horrekin batera, bere ibilbide intelektualean tokiko eta kanpoko solaskideen pentsamendua aztertu, ulertu eta erabili nahi da. Baina, zalantzarik gabe, pentsamendu garaikidea jorratzen duen erakundea izanik, bere helburu garrantzitsuena da, hain zuzen ere, gure ingurunetik eta euskaraz egindako jatorrizko ekoizpen filosofikoaren garapena sustatzea.
Horregatik, katedraren helburua ez da Joxe Azurmendi “jainkotzea” –ez pertsona gisa, ez intelektual gisa–, baizik eta etorkizunera begiratzea, bere lana abiapuntu hartuta eta aztertuz. Azken finean, euskal pentsamendua garatzen joatea da kontua, eta horretarako beharrezkoa da euskaraz gehiago argitaratzea, eta euskal gizarteak behar duen masa kritikoa sortzen eta garatzen joatea.
Lan esparruak
Aipatutako helburu nagusiak gauzatzeko, alabaina, giza eta gizarte-zientzietan egin daitekeen guztiari erreparatu behar zaio, eta, ildo horretan, Joxe Azurmendi Katedrak hainbat lan-esparru zehatz biltzen ditu. Hona hemen: