UNIVERSIDAD-SALUDABLE-Dia-Mundial-SIDA-2018

HIESaren aurkako Munduko Eguna

2018 Abenduaren 1a HIESaren aurkako Munduko Eguna. Unibertsitate Osasungarrien Espainiako Sarea (REUS)

GIB/HIESa osasun publikoarekin lotutako arazo larrienen artean dago egun ere, diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeetan, batik bat. HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna dela eta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, gaia agerian uzteko eta sentsibilizatzeko jarduera bat egin zuen GIB/HIESaren inguruan. Jardueraren helburua izan da gaiari atxikitako estigma gutxitzea eta birusaren transmisioari lotutako arrisku jarrerekiko prebentzioa bultzatzea.

Jarduera Gipuzkoako Campusean izan zen, Ignacio Mª Barriola ikasgelategian, eta modu interaktibo batean gauzatu zen quiz baten bitartez, parte hartzaileen interesa piztu eta jarrera erreflexibo  eta kritiko bat sustatu nahirik.

Gure ustez, GIBi atxikitako estigmaren zergatietako bat haren jatorriari eta transmisioari buruzko informaziorik eza dugu eta horrek diskriminazioa eta gaitzespen jokaerak sortzen ditu herritarren artean. Jarduera horren bitartez, parte hartzaileek ezagutza berria lortuko dute gaixotasunari buruz, eta, hala, espero dugu hari buruzko beste ikuspegi bat izan dezaten.