XVIII. Fernando Buesa Mintegia
Europa Biltzar Aretoa (Francisco de Vitoria entzunaretoa)
Gasteiz etorbidea, 85. Vitoria-Gasteiz
Terrorismoaren biktimen ikusgarritasuna izan da Espainian gizarteak pertzepzioz aldatzeko eta jasan izan dugun gaitz horren beraren amaierako faktore erabakigarrienetakoa. Biktima gizatiartzeak, haren kosifikazioren deseraikuntzak izan zuen zerikusia gizartearen arazo bat zela eta gizarteak horrekin zerbait egin beharra zuela erakusten saiatu ziren entitateekin. 1981. urtean emakume kementsu haiek (Ana Mª Vidal-Abarca, Sonsoles Álvarez de Toledo eta Isabel O’Shea) kasik klandestinitatean Terrorismoaren Biktimen Elkartea sortu zutenetik XX. mendearen hasieran biktimen omenezko eta oroigarrirako hainbat erakunde sortzearen fenomenoa iritsi arte, bide luzea egin izan da haien kausa duintze aldera. Prozesu hori Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren bitartez instituzionalizatu zenean, 2001. urtean, estatus berri bat eman zitzaion elkartegintza horri, hori bizi zutenen egoera normalizatzen zuen legediaren eskutik.
Era horretan, terrorismoaren biktimen mugimendua eratzen duten hainbat eratako berrogei elkarte, fundazio eta erakunde inguruk, bere historiaren balantze bat aurkez dezakete euren lehen bizipenetatik lau hamarkada, eta zabaldu eta orokortu zirenetik, berriz, bi hamarkada joanak direnean. Sektorea egonkorturik bada ere, gertatu diren aldaketek –batez ere, ETAren behin betiko desagerpena– ibilbide horren ebaluazio bat egitera behartzen dute, eta kasu askotan elkarte horien egitekoa eta funtzionaltasuna birpentsatzera. Oraindik betetzeko dauden hamaika zeregin eta beharren errealitate eztabaidaezina, bai biktimen eskariei bai gaitza berriro ez errepikatzeko jardun sozialari –terrorismoaren errotiko deslegitimazioa ekintza politikorako formula gisa– dagokionez, izan ere, zenbaitetan aurrez aurre da berrikusi beharreko errutina eta dinamikekin.
Hori dela eta, Fernando Buesa Fundazioaren XVIII. Mintegia aukera aproposa da gure biktimen elkarteen jarduera barrutik eta kanpotik ebaluatzeko, eta baita elkar ikusi eta denbora honetan egin eta lortu izan dugunari buruz guztiok batera hausnartzeko, oraindik aurrean geratzen zaiguna eta biktimentzat eta gizarte osoarentzat lortzeko geratzen zaigun guztiari buruz barne.