MikrobioGUNE 2024 -HEADER

MikrobioGUNE 2024

MIkrobioGUNE 2024 - IZEN-EMATEA

MikrobioGUNE 2024rako izena ematea

Izena emateko kuotak barne hartzen ditu kongresuko dokumentazioa, saioetara joatea, laburpen-liburua (PDF formatuan), bertaratze- eta/edo partehartze-ziurtagiria ahozko komunikazioarekin edo posterrarekin, kafea atsedenaldietan eta bazkaria.

Izena emateko kuota MikrobioGUNEren izenean banku-transferentzia bidez ordaindu behar da, kontu-zenbaki honetan:

IBAN: ES29 2095 0292 9091 1370 0648
BIC: BASKES2BXXX

Mesedez, adierazi ordainketa kontzeptuan “MikrobioGUNE + parte-hartzailearen izen-deiturak”.

UPV/EHUko langileen kasuan, ordainketa unibertsitateko organiko baten bidez egiteko (betiere deialdiak horretarako aukera ematen badu), jarri harremanetan dagokion Saileko administrazio-idazkariarekin.

 

Izena emateko kuotak

  • 2024ko azaroaren 15era arte: 50,00 euroko tarifa murriztua
  • 2024ko azaroaren 16tik aurrera: 100,00 euroko tarifa arrunta
Garrantzitsua: izen-emateak iriste-ordenaren arabera onartuko dira, leku-kopurua osatu arte (200 parte-hartzaile).

 

Izena ematearen ezeztatzeko baldintzak

Inskripzioa bertan behera uzteko eta dirua itzultzeko eskaera idatziz egin behar da beti, Kongresuko Idazkaritzari zuzenduta, posta elektronikoz: mikrobiogune@gmail.com

  • 2024ko abenduaren 3a baino lehen: inskripzioaren %50 itzuliko da.
  • 2024ko abenduaren 4tik aurrera EZ DA DIRURIK ITZULIKO.