Lanabes digitaletan oinarritutako jarduera interaktiboak diseinatzea eta inplementatzea, zenbait irakaskuntza-modalitatetan irakaste-ikaste prozesua hobetzeko
Lineako baliabide interaktiboak sortzea eta inplementatzea da helburu nagusia. Baliabide horiek ikasleek erabili ahal izango dituzte UPV/EHUko eGela plataforma birtualaren bidez, Interneten dagoen software egokia aplikatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Meatzeen eta Herri Lanen IT eta Industria IT ataletan eskaintzen diren Graduetako irakasgai batzuetako (irakaskuntza-modalitate ezberdinak dituztenak) presentziazko eskolak indartu dira horrela. InMeBa taldeko kideak irakasgai horietan irakasle dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza-metodologia hori inplementatu eta gero, ikasleek izandako emaitzak aztertzen dira, errendimendu akademikoari eta asebetetze-mailari dagokienez.