Esti Amenabarro Iraola
(Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hezkuntza Zientziak Saila)
Informazio osagarria
Pedagogian doktorea (UPV/EHU, 2021). Hezkuntzaren Zientziak Saileko irakaslea, Hezkuntzaren Teoria eta Historia arloan. Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Masterrean dozentzia eskaintzen du. Honako irakasgai hauek irakasten ditu: Pedagogia: Teoria eta Hezkuntza Erakundeak, Eskola Sistema, Familia eta Giza Eskubideak. Gizarte eta Hezkuntza Esparruetako Ikerketa Masterra (UPV/EHU, 2018).
Ikerketaren ildo nagusiak honako hauek dira:
A) Irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Irakasleen identitatea, harreman pedagogikoak eta harreman horiek eskola-antolamenduan zein berrikuntza prozesuetan nola eragiten duten aztertzen du; alteritatearen pedagogia, zaintzaren etika: irakasletza giza eremuko jarduera den neurrian, besteekin lan egiteak ezinbestean irakasletzari bestelako begirada berriak bilatzea eskatzen dio.
B) Ikuspegi inklusibotik bestea, desberdinak errekonozitzea hura jasotzeko lehen pausua da. Eskolan pertsona guztien partehartzea, presentzia eta ikaskuntza bermatzeko oinarria.
C) Inkluni ikerketa taldearen baitan Euskadiko Erkidego Autonomoan gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabe zein haien familien bizitza kalitateari buruzko ikerketa burutzen ari da(US22/28).
D) Estatu mailan, Kataluniako Unibertsitate Zentraleko Vic-Unibertsitateko Aniztasunaren Arretari buruzko Ikerketa Taldean (GRAD) parte hartzen du. 1999an eratu zenetik, ikasketa kooperatiboak hezkuntza-praktika inklusiboak hobetzen nola lagun dezakeen ikertzera bideratu da. Bi ardatz horiek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren proiektu bat garatzeko bidea ematen dute: "Irakasleen arteko lankidetza Ikasketa Kooperatibo prozesuetan " (PID2021-128456NB-I00).
Unibertsitateko garaiaren aurretik Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen marketin eta publizitate arloan.
Doktore tesia:
Amenabarro, E. (2021): Irakasleen arteko harreman pedagogikoak eskola testuinguruan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastegi baten kasu analisia. [Tésis doctoral, UPV/EHU]. https://addi.ehu.es/handle/10810/51343.
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1748-4155