info_vision general investigacion

Ikerketa

Ingeniaritza Mekanikoa Sailak mekanismo eta makinen diseinu, sistema eta osagarrien portaera mekanikoaren analisi, fabrikazio prozesu, egituren optimizazio, eraikin industrialen eraikuntza eta osagarrien entsegu eta ezaugarritze alorrean garatzen ditu bere ikerketa ildoak.

Proiektu guztietan zehaztasun zientifikoa eta industriari hurbileko zaion ikerketa aplikatua uztartzea da asmoa. Horrela, azken urteetan zehar argitalpen, patente eta industria berrikuntza proiektu ugari lortu dira, bertako eta nazioarteko enpresa ugarirekin harremanetan jartzeko bidea eman duelarik honek.

Entsegu eta froga esperimentalak burutzeko azken belaunaldiko industria makineriaz hornitzen diren tailer eta laborategi ezberdinez osatzen da Saila asmo horretarako.