info_home

Aurkezpena

Ingeniaritza Mekanikoa Saila UPV/EHU-ko zabalenetakoa da, ehun eta berrogei pertsona inguru dituelarik eskolak ematen zazpi zentro ezberdinetan, hiru campusetan. Hurrengo eremuetako irakaskuntza eta ikerketaren arduraduna da: diseinu eta fabrikazio mekanikoa, material eta egiturak, eta industria eraikuntza. Bere xede nagusia, haren espezialitatearen eremuan ikasleak prestatzea du, ikasketak amaitzean ingeniari lanbidea osotasunean garatzea baimenduko dituzten gaitasunak lortu behar izan dituztela argi ondo izanik.

Haren industria ingurunearekin engaiatua dago saila, baterako proiektu eta ezagutza eskualdatzeko elkarlan erlazioen bitartez lankidetza harreman estuak dituelarik enpresekin. Horren ondorioz hainbat ikerketa ildo sortu dira, urte guzti hauetan zehar Doktorego Tesi ugarirako bidea eman dutelarik, Bikaintasun aipamena lortu duen Doktorego Programa baten barruan.