zer nolako lana

Zer nolako lana izan behar da?

ZER DA ESTATISTIKAKO, PROBABILITATEKO EDO IKERKETA OPERATIBOKO LAN BAT?

Galdera garrantzitsu bati estatistikako edo ikerketa operatiboko teknikak erabiliz erantzuten dion prozesu bat da, bere emaitza txosten idatzi baten bidez aurkezten dena.

Txosten horretan jarraitu den prozesuari buruzko xehetasunak ematen dira, eta emaitza eta/edo proposamen batzuk lortzen dira.


GAIA

Bakoitzak nahi duena izango da. Aztergai izan daitezkeen esparruen artean daude Gizartea, Osasuna, Ekologia, Ekonomia eta Kontsumoa, Ingurumena, etab.


PROZESUA

Proiektuak parte hauek izango ditu:
1. Datu-bilketa.
2. Emaitzen azalpena, analisia eta interpretazioa.
3. Emaitzak/gomendioak/ proposamenak.
4. Erreferentziak, egokia izanez gero.


Hori guztia txosten idatzi batean aurkeztuko da. Txostenaren eduki eta ezaugarriak lehiaketaren oinarrietan azaltzen dira, ‘lanaren aurkezpena' atalean.


BALORAZIO IRIZPIDEAK

Epaimahaiak alderdi hauek baloratuko ditu batik bat:

  • Aukeratutako gaiaren originaltasuna.
  • Helburuak, proiektuaren faseak eta emaitzak argi azaltzea.
  • Estatistika teknikak zuzen aplikatzea.
  • Proiektuaren emaitzak eta analisi kritikoa.
  • Azken txostena (egitura antolatua: aurkibidea, sarrera, idazketa, taulen eta grafikoen aukeraketa egokia, emaitzak eta ondorioak).
  • Berrikuntza emaitzen aurkezpenean.

Irizpide hauek sakonki azaltzen dira lehiaketaren oinarrietan, ‘lanen balioespena' atalean.