Nola lor ditzaket nire lanerako datuak?
Lanerako datuek iturri hauetakoren batean izan dezakete jatorria:
- Taldeak prestatutako inkesta bat proiektuarekin lotutako galdetegi bereki baten bidez. Kasu honetan, gai horri buruzko inkesta bat egingo da laneko galdetegi berekin baten bidez. Badaude web orrialdeak zeure inkestak modu errazean sortzeko, adibidez:
- Bi produktu, bi tratamendu edo antzeko beste egoera batzuk konparatzeko plan esperimentala. Proposatutako esperimentua lotuta egon daiteke ikasleek duten irakasgairen batekin, edo eguneroko gertakariren bat aztertu dezake. Ikasleek gertakari horri buruzko galdera garrantzitsuren bat egingo dute, aurretik aipatu den egitura izango duen esperimentu baten bidez erantzun daitekeena. (Egin kontu bi produkturen konparaketa aipatu dela soilik, ikasleen maila dela-eta ez baita gomendagarria produktu gehiagoren konparaketak aztertzea, aukera hori baztertzen ez bada ere).
- Dauden datu-baseak ustiatzea, hala nola estatistikako erakunde ofizialek emandakoak (Eurostat, Estatistikako Institutu Nazionalak., autonomia erkidegoetako estatistika institutuak) edo antzeko erakundeek emandakoak, sarearen bidez eskuragarri egon ohi direnak. Adibide modura hurrengo estekak eskaintzen ditugu (erabilera hautazkoa da):
- Simulazioa.