Grupo: Ingeniería Química en Energía y Medio Ambiente

Ingeniaritza Kimikoa Energian eta Ingurumenean

IQE&MA Taldea

Ingeniaritza Kimikoaren arloan, taldearen ikerketa-jarduera erregai-gelaxken bidez eta mikrouhin-energian aplikatutako prozesuen bidez (berotze dielektrikoa) energia ekoizteko sistemen ikerketan oinarritzen da. Jardueraren bigarren parte bat hondakin-uren tratamenduak ikertzean datza. Ur hori berriro erabiltzeko eta bere osagaiak aprobetxatzeko, oxidazio-teknika aurreratuetan eta hondakin-uren aprobetxamenduan oinarritzen dira. Gaur egun, ikerketa honako helburu hauetan ardazten da.

Helburuak

Ingurumenaren arloan

Ikerketak oxidazio aurreratuko eragiketa guztietan dauden erradikal hidroxiloen (OH) ekintzetan oinarritutako oxidazio-erreakzioen mekanismo zinetikoen ezagutza du ardatz. Mota honetako oxidazio-ekipoen diseinu eraginkorrari aplikatzen zaio; H2O2 eta O3 oxidatzaileen erabileran oinarrituta, eta UV erradiazioarekin eta FE (II) gatzekin konbinatuta. Hala, hondakin-uretan kutsatzaileak desegiten dira.

Ingurumen-iraunkortasunarekin lotuta, hondakin-uretako mantenugaiak errekuperatu egin daitezke, prozesu konbentzionaletatik datorren efluenteetatik. Hala, baliabide naturalen mugikortasuna murrizten da, batik bat, fosfatoarena eta magnesioarena. Arrakastaren gakoa truke ionikoko prozesuen aplikazio osotuan dago, itsasoko uraren magnesioa, fosfatoak eta hondakin-uren amonioa berreskuratzeko. Horrez gain, gainasetasun isotermikoko baldintzetan estrubitaren sintesia egiten da.

Energian

Energia-krisiarekin lotuta, erregai-zelulen teknologiaren egungo egoerak eta ingurumenaren mundu mailako egoerak hidrogenozko PEM-FC erregai-zelulak iradoki ditu, aukera gehien dituen alternatiba gisa. Katalizatzailea, mintz polimerikoa (gaur egun Nafion mintz perfluoratu izenekoak) eta hidrogeno-iturria bezalako beste alde kritiko batzuk ere ikertzen dira.

Gure ikerketa-taldearen beste alorretako bat mikrouhin-energiaren bidezko beroketa da. Arrakastaz aplikatu da tenperatura baxuko lehortze-prototipoen diseinua, elikagaien industrian eta antzekoetan kalitatezko deshidratatuak ekoizteko. Liofilizazioarekin lortutako emaitzak antzekoak izan dira. Gradiente bidez beroa transmititzeko erresistentzia bezalako arazo asko ezabatu egiten dira. Lehortze ekipoak garatzeko eta deshidratatuetan energia- eta kalitate-eraginkortasun handiena lortzeko, baldintza onenak aztertzen dira. Hala, ohiko berotzetik lortutakoak baino emaitza hobeak lortu ahal dira.

Ikerketa-ildoak

  1. Kutsatutako urak tratatzeko eta industria-efluenteak aprobetxatzeko prozesu alternatiboak
    1. Urean kutsatzaileak kentzeko oxidazioko teknika aurreratuak garatzea
    2. Truke ionikoko zutabearen gaineko gainasetasun isotermikoko prozesuen bidez, hondakin-uretako mantenugaiak berreskuratzea
  2. PEMFC erregai-gelaxkak garatzeko baliabide porotsuen bidezko elektromigrazio ionikoa
  3. Deshidratazio prozesuetan eta hainbat aplikaziotan berotze dielektrikoko teknikak garatzea (mikrouhinak)

Harremanetarako pertsona

Iñaki Lombraña eta Federico Mijangos