Orla urtean behin baino ez da egingo, eta bertan ikasturte horretan titulua eskuratu duten eta agertu nahi duten euskarazko zein gaztelerazko ikasleak agertuko dira.
Orlan agertu nahi duten ikasleek Aste Santuaren inguruan egingo den argazki saiora joan beharko dute.
Orlan agertuko diren irakasle zerrenda Ingeniaritza Kimikoa Sailak osatuko du urtero.
Orlak azaroaren erdialdera (Alberto Handia jai egunaren inguruan) bananduko dira.
Ingeniaritza Kimikoa Sailak ezarriko du orlaren formatua eta diseinua.
Ingeniaritza Kimikoa Sailak orlan agertzen diren ikasle guztien oinarrizko eskaintzaren kostua ordainduko du.