SGIker-ek, biosegurtasunari buruzko ikastaro baten parte hartu dute Texas-eko Medikuntza Unibertsitatean (2016/06/23)
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/23
Institutional Biocontainment Resources-eko zuzendaria den Miguel A. Grimaldo irakasleak gonbidatua, Iñaki Echeverria, Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) koordinatzaileak, University of Texas Branch-eko, Galveston National Lab-eko (Estatu Batuak) Keiller eraikinaren instalazioetan eman den biosegurtasun eta biokontentzio ikastaro baten parte hartu du, 2016ko ekainaren 6tik 10era.
3. eta 4. mailetako biosegurtasun laborategien eraikuntza eta mantenimendua, hondakinen deskontaminazioarekin batera, izaera teoriko-praktikoa izan duen ikastaro honetan jorratu diren gaietako batzuk izan dira. Ikastaroa, Ebolaren moduko 4.mailako patogenoekin ikerketan aritzen den erreferentziazko zentru internacional baten aurrera eraman da eta duela gutxi Zika birusa ikertzeko laborategi bat ere moldatu dute.
Nazioarteko izaera duen ikastaro honetara, Brasileko gobernuko kideak eta Espainan errefentzia diren biosegurtasun zentruetako arduradunek, Gonzalo Pascual (Instituto Nacional de Investigación y Tecnología Agraria y Alimentaria, INIA) eta David Solanes (Centro de Investigación de Sanidad Animal) parte dute.
Gai honetan adituak direnen arteko bilera biosegurtasun eta biokontentzioaren inguruan, Europa eta Estatu Batuen arteko irizpide ezberdinak adosten joateko balio izan du. Urriaren 17 eta 18an Bilbon, SGIker-ek eta Asociación Española de Bioseguridad-AEBIOS-ek antolatutako kongresuan, dudagabe sakonkiago tratatuko diren gaiak izango dira hauek.