Eduki publikatzailea

Ikerkuntza zerbitzu orokorrak (SGIker), lehenengo aldiz, XII zientzia-astean

Ikerkuntza zerbitzu orokorrak (SGIker), lehenengo aldiz, XII zientzia-astean

Lehenengo argitaratze data: 2012/11/13

Zientzia-astea jende orori zuzenduriko jarduera da. Honen bitartez, kezkatzen gaituzten gaiak eta zientzia-kontuak jartzen dira herritarren eskura, eguneroko jardueretan aplikazioak erakutsiz.

Ikerkuntza zerbitzu orokorrek (SGIker), haien laborategietan egiten diren saiakuntzak eta jarduerak erakutsi dituzte modu didaktiko eta ulergarrian.

Zientzia-astea urtero burutzen da hiru euskal lurraldeetan. SGIkerrek stand bat zeukaten, Alhondiga esparruan, Azaroaren 7tik 11ra bitartean. Honetan; saiakuntza, jarduera eta hitzaldiz osatutako egitarau luzeak, UPV/EHUko ikerkuntza-talde desberdinak eta hauen jarduerak erakusten zituen.

Honela, herritar orok zientzia-gaiei buruz duen ezagutza berritu da. Era berean, haien parte-hartzea erakutsitako saiakuntza bakoitzean sustatu da. Honek guztiak, gaurko gazteen bokazio zientifikoak suspertzen dituen edozein estimulurekin bat egiten du, etorkizuneko zientzialari bihurtzeko.

Juan Carlos Raposo Dk.
Servicio Central de Análisis de Bizkaia/Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala SGIker
juancarlos.raposo@ehu.es