Patentes TALGO S.L. enpresak Berrikuntza Teknologikoaren TALGO Sariaren XV. edizioa deitu du. Tren zerbitzu eta garraioaren segurtasuna, kalitatea edo kostuak hobetzeko balio duten proiektu, ikerlan eta berrikuntza tekniko eta teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Berrikuntza Teknologikoaren TALGO Sariaren XV. edizioa
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/15
Internet helbidea: http://www.talgo.com/index.php/es/premio.php
Diru-laguntza:
Emango den diru-laguntza 30.000 eurokoa izango da.
Transakzio komertzialik izan ez duten azterlanak eta ikerlanak; hain zuzen ere, haiek dakarten aurrerapen teknologikoa trenaren alorrean aplikatu edo erabiltzean garraioaren segurtasuna, zerbitzu-kalitatea eta kostu-aurrezpena hobetzen dutenak.
Onuradunak:
Bizilekua Espainian duten pertsona fisikoak.
Eskariak aurkezteko epea:
Eskariak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 30ean amaitzen da, 14:00etan.
Eskaria nola egin:
Lanak edo proiektuak Berrikuntza Teknologikoaren XV.TALGO Sariaren idazkaritzan aurkeztuko dira (Paseo del Tren Talgo, 2, 28290 Las Matas-Madrid).
Informazioa:
Tel.: 91 631 38 00
E-maila: premiotalgo@talgo.com