Rey Jaime I sarien 2014rako deialdia egin da
Lehenengo argitaratze data: 2014/03/17
Rey Jaime I sariak maila nazionalekoak dira eta urtero egiten da horietarako deialdia, sei modalitatetan: Oinarrizko Ikerketa, Ekonomia, Ikerketa Medikoa, Ingurumenaren Babesa, Teknologia Berriak eta Ekintzailetza.
Onuradunak:
Rey Jaime I sariak modalitate bakoitzean lan esanguratsua egin duen pertsona bati ematen zaizkio.
Bere jarduera profesionalaren zatirik handiena Espainian gauzatu duen eta, ahal izanez gero, bertan bizi den edozein pertsona izan daiteke sari hauetarako hautagaia.
Epea:
2014 martxoaren 23 arte.