Sariak SGIkerren Argazki Zientifikoaren V lehiaketa
Aitor Larrañaga Espartero eta Helena Dias David, Argazki Zientifikoaren V lehiaketaren irabazleak
Lehenengo argitaratze data: 2014/01/28
Irudiek "Abrazo regenerativo", Aitor Larrañaga Esparterorena eta ""Peligro de los océanos ", Helena Dias Davidena SGIkerren Argazki Zientifikoaren V lehiaketaren lehen saria lortu dute, Materialen Teknologia eta Zientziaren arloan, eta Bizitzaren Zientziaren Arloan.
Oraingoan , Fernando Plazaola ikerketako errektoreordea presidente izan duen eta zientzia-arloetan adituz osaturik egon den epaimahaiak lehiaketan aurkezturiko 61 irudiren artean aukeratu behar izan du. 37 ikertzailek argazki horiek aurkeztu dituzte, 69% Bizitzaren Zientziaren arlokoak izan dira eta 31% Teknologia eta Zientziaren arlokoak. Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiaren erabakia bereziki zaila izan da, aurkezturiko lanen kalitateagatik. Bi irabazleak azpimarratu nahi ditugu, irudi bakoitzeko inpaktu bisual, zailtasun tekniko, emaitza zientifiko, originaltasun eta estilo didaktikoagatik.
Landa biologia eta ekologia sailan esleituriko Helena Dias David ikertzaileak harturiko irudiak, "Peligro de los oceanos" Ostreopsis klasearen zelula txikiak erakusten ditu. Hauek itsasoan bizi eta gizaki-osasunarentzat toxina kaltegarriak diren mikroalgak dira kantitate handietan ugaltzean.
Materialen Teknologia eta Zientziaren Arloan, lan irabazleak, "Abrazo regenerativo", Meatze-Ingeniaritza metalurgikoa eta Materialen sailan esleituriko Aitor Larrañaga ikertzailearena, 3 mikrako zuntz polimeriko biodegradarrien lotura erakusten du.
Sariak emateko ekitaldi publikoa laster izango da eta eguna atari honetan jakinaraziko da, baita EHU taularen bidez ere. Ekitaldian irudi irabazleak erakutsiko dira eta pertsona sarituei iPad Mini bana emango zaie V Lehiaketaren sari moduan. Aurkezturiko irudi guztiak ikus daitezke hurrengo web orrian.