"Ciencias de la Salud" X. Saria
Granadako "Caja Rural" Fundazioak eta Granadako "Parque Tecnológico Ciencias de la Salud" Fundazioak, Granadako Unibertsitatearekin, Granadako medikuen eta farmazialarien elkargoekin, eta Andaluziako Juntako Berdintasun, Osasun eta Gizarte Politiken Sailarekin batera, Ciencias de la Salud - Fundación Caja Rural de Granada X. sarira dei egin dute
Lehenengo argitaratze data: 2014/02/12
Saria 20.000 eurokoa izango da ikerketaren modalitatean, eta 6.000 eurokoa osasun zientzien arloko edukiak zabaltzeko modalitatean. Jatorrizko lanak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 11n amaituko da, arratsaldeko 15:00etan.
Lan horien gaiak lotuta egon beharko dira "Parque Tecnológico Ciencias de la Salud" parkean jorratzen diren ikerketa lerro nagusiekin, hau da:
- Medikuntza birsortzailea eta terapia genikoa
- Onkologia molekularra eta minbiziaren genomika
- Genomika, proteomika eta farmakogenomika
- Immunologia eta immunopatologia
- Parasitologia molekularra
- Neurozientziak
- Nutrizioa, nutrigenomika eta endokrinologia molekularra
- Bioteknologia eta diana terapeutiko berriak
- Patologia kardiobaskularrak