Eduki publikatzailea

Adituak Europako Batzorderako

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/10

Europako Batzordea, 2014ko martxoaren 06a

Europako Batzordeak adituak behar ditu zenbait lan egiteko: proiektuak ebaluatzeko, batasunean ikerketaren eta berrikuntzaren arloan ezarritako politiken monitorizazioa egiteko, Europako Ikerketa Eremuko aurrerapenak ebaluatzeko eta abar.

Arlo akademikoko adituak nahi dituzte, baina enpresa munduak ere bai, jakintzaren arlo desberdinetakoak: zientzia, teknologia, berrikuntza, gizarte zientziak, giza zientziak…

Datu basean izena emateko epea irekita egongo da Horizon 2020 aldi osoan (2014-2020).