SGIkerren Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak MALDI Imaging (MSI) teknika gehitu dio bere eskaintzari (2016/03/04)
Lehenengo argitaratze data: 2016/03/04
SGIkerren Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak MALDI Imaging (MSI) teknika gehitu dio bere eskaintzari. MSI teknika, oso teknika bikaina da ehun biologikotan dauden lipidoen distribuzioa aztertzeko.
Teknika honek lipido mota ezberdinen identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen du, konposatuaren edota familia kimikoaren aukera egin aurretik. Analisatu behar diren konposatuen aukera aldez aurretik egin behar ez denez, posible da imagina anatomikoak sortzea masa espektrometroan detektatutako ioietatik abiatuta. Honetaz gain, helburu klinikoentzako, fenotipo molekularren koerlazio histologikoa eta seinale molekularren koerlazioa ahalbidetzen du. MSI oso herraminta potentea da minbiziaren ikerkuntzarako.