Eduki publikatzailea

SGIkerren Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralak (BAZZ) 50.000 laginetik gora ditu prozesatuak (2016/04/07)

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/07

SGIkerren teknikariak
SGIkerren teknikariak

UPV/EHUko SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorretako BAZZ Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala<  2005ean jarri zen martxan. Orduz geroztik, analisi kimikoaren inguruko erantzun espezializatua ematen die UPV/EHUko hainbat ikertalderi, Osasun Zientzien, Zientzia Esperimentalen, Ingeniaritzaren –Arkitektura eta Artea– eta Giza Zientzien arloan.

BAZZek azken belaunaldiko tresna azpiegitura jartzen du zientzia komunitatearen eskura, eta aholkularitza zientifiko eta teknikoa ere ematen du, azpikategoria hauetan bereizita:

  • Konposatu organiko lurrunkorren karakterizazioaren eta kuantifikazioaren analisia: Luis Bartolomé dok. (luis.bartolome@ehu.eus / Luzapena 3473).
  • Konposatu organiko ez-lurrunkorren karakterizazioaren eta kuantifikazioaren analisia: Patricia Navarro dok. (patricia.navarro@ehu.eus / Luzapena 2722).
  • Lipidoen (lipidomika) eta produktu naturalen analisi zuzendua eta zuzendu gabea: Beatriz Abad dok. (beatriz.abad@ehu.eus / Luzapena 3197).
  • Konposatu inorganikoen karakterizazioaren eta kuantifikazioaren analisia: Juan Carlos Raposo dok. (juancarlos.raposo@ehu.eus / Luzapena 5443).

Halaber, BAZZen parte da:

  • Konposatu organikoen identifikazioaren analisia: Maribel Collado dok. (isabel.collado@ehu.eus / Luzapena 5432).

BAZZ sortu denez geroztik, kalitate irizpideak ezarri dira analisi kimikorako laborategietarako, ISO 9001 arauari jarraikiz 2010etik eta, zehazkiago, ISO 17025 arauari jarraikiz 2013tik. Hori dela eta, UPV/EHUko, teknologia zentroetako eta enpresa pribatuetako ikertalde ugarik BAZZ hautatu dute ikertzeko. Hala, 2005 eta 2015 artean, 50.000 laginetik gora prozesatu dira denera.