SGIkerren BAZZek (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) laguntza eman du Analisi Forentseko masterreko praktikak egiteko
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/16
Laugarren urtez, Analisi Forentseko masterrean matrikulatutako ikasleek aukera izan dute zenbait ikasgaitako laborategiko praktikak SGIkerren BAZZen (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) instalazioetan egiteko. Ikasleek dokumentuak datatu ahal izan dituzte, masen espektrometriari lotutako kromatografia tekniken bidez. Horrez gain, gernuan atzemandako substantzia dopatzaileak aztertu ahal izan dituzte; alde batetik, fase solidoan ateratzeko teknikak baliatu dituzte; bestalde, neurtu egin dituzte, masen espektrometriari lotutako likidoen kromatografiaren bidez.