Eduki publikatzailea

(2024/11/15) SGIkerren X. IZPIEN ZERBITZUAK "MICRO NANO CT" TOMOGRAFOAREN IKUSPEGI ZABALAGOA EMATEKO HELBURUA BETE DU ATE IREKIEN JARDUNALDIAN

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/15

X Izpien Zerbitzuko Ate Irekien Jardunaldiak (Molekula eta Materialen Unitatea) harrera ona izan zuen UPV/EHUren Leioako Campusera hurbildu ziren ikertzaileen eta teknikarien artean, Micro Nano CT Ikerketa Zerbitzu Orokorren ekipamendu teknologiko nabarmenetako bat bertatik bertara ezagutzeko.

Azaroaren 12an, asteartean, egin zen jarduerak ikerketa eta irakaskuntzako 26 pertsona biltzea lortu zuen, aipatutako tomografoaren potentzial teknikoan eta azterketan interesa zutenak. Ekitaldia bi txandatan egin zen, goizez eta arratsaldez, Martina Casiano eraikinean, taldeak txikiak izan zitezen, entzuleen eta hizlarien arteko interakzio handiagoa lortzeko, eta ekipamendu teknologikoa baldintza egokietan bisitatzeko, haren zuzeneko funtzionamendua ikusteko.

Leire San Felices eta Aitor Larrañaga teknikari arduradunen arabera, zientziaren, industriaren eta Arte Ederren hainbat arlotan aplikazio ugari dituen tomografo konputerizatu baten gaitasun teknikoei eta aldakortasunari buruzko ikuspegia zabaltzeko aukera zegoen helburuen artean.

SGIker Zerbitzuen mota honetako jardunaldi teknikoek UPV/EHUk dituen zerbitzuen goi-teknologiako ekipamendua zabaltzen eta ezagutzen lagundu nahi dute, komunitate zientifikoaren artean ikerketa sustatzeko eta garatzeko.

MICRO NANO CT TOMOGRAFOARI buruzko informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/sgiker/mol-mat-tomografia-mikro-nano