Programazio Ekimen Bateratuak. Enrique Playanen aurkezpena Uraren JPIren jardunaldian (Leioan, 13/05/29)
Programazio Ekimen Bateratuak (JPI) helburu dute Europako gizartearen erronkei erantzutea, Europako Batasuneko herrialde eta Europako Programa Markoan kide diren herrialdeen I+G+i politiken koordinazioaren bitartez
Lehenengo argitaratze data: 2013/06/03
Programazio Ekimen Bateratuak (JPI)
Programazio Ekimen Bateratuak (JPI) helburu dute Europako gizartearen erronkei erantzutea, Europako Batasuneko herrialde eta Europako Programa Markoan kide diren herrialdeen I+G+i politiken koordinazioaren bitartez. JPI hauetako bat uraren erronkei erantzun nahi dio. Ekimen hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriok koordinatzen du eta Europako 18 herrialde elkartu ditu. Uraren inguruko erronkak identifikatu dira ondorengo gaietan: ekosisitemak, herritarrak, industria lehiakortasuna, bio-ekonomia eta uraren gestio integrala. Espero de irailean uraren JPIri dagokion lehengo herrialdeen arteko deialdia argitaratzea. Jardunaldian zehar eztabaidatuko dira JPIren aurrerapenak eta bere inplikazioak ikertzaileentzat. Era berean, laburki aurkeztuko dira bestelako JPIak eta bestelako ekimenak Horizon 2020 programari begira.
Data: Maiatzak 29
Ordua: 10:30
Lekua: Gradu-Aretoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Hizlaria: Enrique Playán, MINECO, Uraren JPIren koordinatzailea