ImagineNano 2015 ekimenean parte hartzeko diru laguntzak
Ekitaldiak zientziaren, ingeniaritzaren eta teknologiaren arlo guztiak landuko ditu nano eskalan
Lehenengo argitaratze data: 2015/01/30
UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC erakundetako doktorego aurreko ikertzaileek hainbat diru laguntza dituzte ImagineNano 2015, ekimenean parte hartzeko. Ekitaldiak zientziaren, ingeniaritzaren eta teknologiaren arlo guztiak landuko ditu nano eskalan, eta doktorego aurreko ikertzaileek ekarpen bat aurkeztu ahal izango dute.
Zehazki, 10 diru laguntza eskaintzen dira Graphene 2015 konferentziarako; 5, PPM 2015 ekitaldirako, eta, 10 gehiago, NanoSpain 201 ekitaldirako. Laguntzak izen ematearen gastuak ordaintzeko dira. Diru laguntzak eskaeren iriste ordenaren arabera banatuko dira, eta horietako bakar bat lor daiteke.
Gainera, "International research networks" (GDRI) programari atxikitako zentroetako ikasleek 200 euroko laguntzak jaso ahal izango dituzte Graphene 2015 konferentziarako bidaia gastuen kontzeptuan.
Laguntzak eskatzeko, aurkeztu beharreko gaiaren orrialde bateko laburpena aurkeztu behar da eta tesiaren zuzendariaren gutun bat erantsi behar da, hemen zehaztutako moduan: