Eduki publikatzailea

HORIZONTE2020, ESLEIPENERAKO 8 HILABETE GEHIENEZ

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/10

Horizonte2020 programan parte hartzeko arauek 8 hilabete ematen dituzte gehienez deialdiaren epea ixten denetik esleipena izenpetzen denera arte.

Horretarako, esleipenerako prozesu eta prozedurak azkartuko dituzten zenbait neurri beharrezkoak dira.

Horizonte2020 programako arauak sinplifikatzeak, informazio teknologiak hobetzeak eta barne prozeduren berrantolaketak benetan beharrezkoa den azkartze horri lagunduko diote.

Asmo handiko helburu hori lortzeko, ordea, beharrezkoa izango da Zazpigarren Programa Markoan (FP7) aplikatzen zen negoziazio fasea kentzea. FP7n osorik landuta ez zeuden proposamenak esleipendun izan zitezkeen, negoziazio fasean proposamen horiek hobetu edo egokitzeko aukera zegoelako. Ebaluatzaileak proposamenaren potentziala bilatzera animatzen zituzten, eta proposamen horiek hobetzeko gomendioak egitera.

Horizonte2020 programan, aldiz, proposamenek helduak eta osoak izan behar dute. Proposamenak bidaltzen diren moduan ebaluatuko dira, eta ez potentzialaren arabera. Horrek esan nahi du baldintza guztiak ondo betetzen dituzten proposamenek baino ez dutela esleipendun izateko aukera izango. Ebaluatzaile batek akats nabarmenen bat identifikatzen duenean, hori agerian uzteko, dagokion irizpidean puntu gutxiago eman beharko ditu.

Ez da edukian, aurrekontuan eta partzuergoaren osaeran aldaketa esanguratsurik egiteko aukerarik egongo esleipena prestatzen den bitartean.