Eduki publikatzailea

Espainiako aldizkari zientifikoen argitalpen eta zientzia kalitatea ebaluazioa

FECYT-en deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/10

Deialdiaren helburua
Espainiako aldizkari zientifikoen aintzatespena ezartzea, nazioarteko datu baseetan duten ikusgarritasuna eta presentzia areagotu dadin, honako modalitate hauen barruan:

  • 1. modalitatea: Zientzia puruak eta aplikatuak
  • 2. modalitatea: Bizitza zientziak
  • 3. modalitatea: Gizarte Zientziak
  • 4. modalitatea: Giza Zientziak

Aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31tik 2014ko otsailaren 10eko 13:00ak arte (Espainiako ordu penintsularrean) izango da.

Eskaera egiteko prozedura
Aldizkariei izena emateko, bi urrats jarraitu behar dira: erregistroa eta autoebaluazio galdetegia, http://www.evaluacionarce.fecyt.es webgunearen bidez. Eskaera orria eta autoebaluazio galdetegia bete ondoren, aldizkariaren zuzendariak edo hark eskuordetutako pertsonak eskaera behin betiko bihurtu beharko du.

Argibide gehiagorako
Eskaera orria betetzeko, hona hemen organismoari (UPV/EHU) buruz jakin behar diren datuak:
IFK: Q4818001B
Helbide soziala: Sarriena Auzoa, z/g
Posta Kodea: 48940
Hiria: Leioa
Legezko ordezkaria: Fernando Plazaola Muguruza
Kargua: Ikerketako errektoreordea

UPV/EHUko kontaktua: convocatorias.dgi@ehu.es; Tel.: 94 601 80 08

FECYTeko kontaktua: Tel.:91 425 09 09