SGIker-ek VII. Argazki Zientifikoen lehiaketako sari banaketa egin dute (2017/02/22)
Lehenengo argitaratze data: 2017/02/23
Gorka Orive eta Erlantz Lizundia, SGIkerren VII. Argazki Zientifikoen lehiaketako irabazleak izan dira.
Gorka Oriveren "Endogenous bioactive scaffold" eta Erlantz Lizundiaren "Mar de celulosa" imajinak, sarituak izan dira SGIkerren Argazki Zientifikoen zazpigarren lehiaketan, Bizitza zientzien eta Materialeen Zientzia eta Teknologian modalitateetan hurrenez hurren.
Sari banaketa 2017ko otsailaren 17an izan da, Bizkaiko Kanpuseko (Leioa) Liburutegi Zentraleko Batzar Aretoan, José Luis Martín Irakaslea, UPV/EHUko Ikerkuntzarako errerkotoreordea, SGIkerreko zuzendaria Maribel Arriortua Irakaslea eta Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Katedratikoa den Juan Miguel Aréchaga Irakaslearen mahaiburutzapean. Ekitaldira, publiko asko hurbildu zen, eta saritutako argazkien egileek, argazkien esanahia eta sortzeko prozesuak azaldu zituzten. Era berean, zihurtagiria eta tablet bat jaso zuten.
Oraingo honetan, Ikerkuntzarako Errektoreordearen lehendakaritzapean eta esparru zientifiko ezberdinetan adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak, argazki irabazleak aukeratu behar izan ditu, 39 ikertzailek aurkeztutako 58 imajinen artean. Hauetatik %59a Bizitza Zientzien esparrukoak eta gainontzeko %41a Materialeen Zientzia eta Teknologia esparrukoak izan ziren.
BTI Biotechnology Institute-medikintza erregeneratiboko laborategiko Gorka Orivek ateratako "Endogenous bioactive scaffold" imajinak, hazkuntza faktoreetan aberatsa den plasma teknologian oinarritutako biomateriale berri bat aurkezten du (PRFG), biomekanikoki egonkorra den kolore laranja) matrize tridimentzional bate maten du, fibrinan eta hazkuntza faktoreetan aberatsa (kolore horia), ezinhobea egiten dutenak pazienteak dituen zelula erresidenteak (kolore grisa) hartzeko. Biomaterialearen konponenteak, pazientearen odoletik datoz, horregatik bere izaera %100ean autologoa da eta biokonpatibilitatea eta kontrako efektu eza ziurtatzen ditu implantatu ondoren.
Imajinan, erabiltzen ari diren biomaterial berriaren baitan sartuta, hazten eta ugaritzen ari diren fibroblastoen kultibo bat ikusi daiteke, soporte moduan PRFG-aren matrize tridimentzional proteikoa erabiliz eta fibrina sarean zehar hedatuta dauden agregatutako plaketarioek askatutako hazkuntza faktoreetatik elikatuz.
Imajina BTI Biotechnology Institute-eko diseinu departamentuak koloreztatu du, estruktura desberdinak hobeto bereiztu daitezen.
Imagina SGIker-en Ekortze-Mikroskopio Elektroniko (SEM) baten erregistratu da. Materialeen Zientzia eta Teknologia modalitatean irabazitako Erlantz Lizundia ikertzailearen "Mar de celulosa" argazkiak, UPV/EHUko Adierazpen Grafiko eta Ingenieritza Proiektuen departamentukoa, kobrezko (Cu) gainazal fin baten uztea zelulosazko substrato baten aurkezten du. Kobrearen uztea, "DC-sputtering" teknikaren bidez egin da, zein plasma baten bidez (argoizkoa kasu honetan), nanometrotako lodiera duten filmeak sortzea bermatzen duen. Ikerkuntza honetarako, imajinaren eskerraldean eztali gabe agertzen den zelulosazko nanofibrez osatutako menbrana (nanopapera izenaz ezagutzen dena) baten gainean, 200nm-ko lodiera duen geruza bat utzi da (eskumako aldea).
Zelulosa modukoa den materiale biodegradagarria, merkea eta berriztagarria, materiale eroaleen euskarri moduan erabiltzeak, aurrerapen handia suposatzen du igurugiroaren ikuspuntutik eta ekonomikoki, izan ere, materiale hauek gaur egun erabiltzen direnekin alderatuz, askoz iraunkorragoak dira. Modu honetan, nanopapera industrialki era egonkor baten fabrikatzeko baldintzak, gizarte iraunkor bat garatzeko aukera bermatzen du, petroleotik deribatutako materialeak, materiale iraunkorrengatik ordezkatuz. Etorkizunean, nanopaperezko/Cu filmeak, aplikazio elektroniko flexibleetan zien telekomunikazio ingenieritzan ikusteko aukera izango dugu. Imajina, SGIker-en Ekortze-Mikroskopio Elektroniko (SEM) batekin egin da.
Bizitzaren Zientzien arloan, adituen komisioa ondorengo doktoreek osatu dute: Jon Arluzea (Biokimika Zelular eta Histologia departamentukoa), Shira Knafo (Biokimika eta Biologia departamentukoa), Oier Echeveste (Kimika Aplikatuko departamentua), Ana Zubiaga (Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia departamentukoa), Nerea Legarreta (BBAA Fakultateko Irudi departapentukoa).
Materialeen Zientzia eta Teknilogia arloan epahimahaia ondorengo doktoreek osatu dute: Gotzon Madariaga (Materia Kondentsatuaren Fisikako departamentukoa), Arantza Eceiza (Ingurugiroaren eta Kimikaren Ingenieritza departamentukoa), Oier Echeveste (Quimica Aplikatuko departamentukoa), Nerea Legarreta (BBAA Fakultateko Irudi departapentukoa).
Lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak ondorengo web galerian ikusi daitezke.
SGIkerrek, ikertzaile komunitate guztiari eskertu nahi dio Argazki Zientifikoen Lehiaketaren edizio berri honetan partehartzeagatik.