Eduki publikatzailea

Paz Andrések Zientzia Juridikoetako Akreditazioei eta Zuzenbideari buruzko tailer bat eman du UPV/EHUn SGIkerren eskutik.

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/05

Irudia

Joan den irailaren 21ean, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako katedradun Paz Andrések Zientzia Juridikoetako Seiurtekoei eta Akreditazioei buruzko tailer bat eman zuen UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Ikerketa arloko errektoreordeak sustatuta.

Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Zientziometria Unitateak gonbidatu zuen. Izan ere, esperientzia zabala du Comité Nacional de Evaluación de la Actividad Investigadora (CNEAI) batzordean Zuzenbideko 9. Esparruko eta Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva (ANEP) agentziako zuzenbide taldeko kide gisa. Bada, Paz Andrések seiurtekoak eta akreditazioak lortzeko eskaerak aurkeztean kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak azaldu zizkien arlo horretako irakasleei, eta administrazio eta zerbitzuetako langileei. Bertaratuek interes handiz entzun zioten. Horrez gain, ebaluazioan zein adierazle bibliometriko erabiltzen diren eta zein iturritatik lortzen diren ere azaldu zen tailerrean; UPV/EHUko Ikerketaren arloko Errektoreordetzako SGIkerretako Zientziometria Unitateko Maria José Rodríguez Tojo eta Fátima Pastor Ruiz doktoreek eman zuten tailerraren azken zati hori.