SGIkerrek kromatografo Ióniko berri bat daukate Martina Casiano Plataforman (2017/09/13)
Lehenengo argitaratze data: 2017/09/13
Negutegi eta Fitotroiaren Unitateak, kromatografia Ionikoaren bidezko analisirako equipo berri bat daukate. Ekipo hau, Bizkaiako Kanpuseko Parke Zientifikoko Martina Casiano Plataforman, Leioan, instalatu dute. Kromatógrafo Ionikoa Dionex ICS-5000+ Thermo Fisher Scientific markakoa da.
Ekipo hau, anioi organiko eta inorganikoen, katioien analisirako (konduktibitatearen bidezko detekzioa) zein karbohidrato eta hauen deribatu fosforilatuak, karboxilatuak, aminatuak etab. Natura ezberdineko laginetan determinatzeko erabiltzen da (HPAE-PAD pultsoen anperometria bidezko detekzioa). Ekipo honen zutabeek presio altuan lan egiten dute, pikoen efizientzia eta erresoluzioa hobetuz, analisi denbora laburragotan (beste ekipoekin alderatuz).
Ezaugarri, aplikazio eta eskaerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo esteka jarraitu dezakezu eta Negutegi eta Fitotroia Zerbitzuaren webgunea kontsultatu. Honetaz gain ere, Hilabete honetako Ekipamenduaren orrialdea kontsultatu dezakezu edo ekipoaren arduraduna den Azucena Gonzalez Dk teknikariarekin harremanetan jarri.