SGIker aldi baterako itxita egongo da COVID-19-ren agerraldi epidemologikoak irauten duen bitartean
Lehenengo argitaratze data: 2020/03/16
Osasun agintarien gomendioekin bat etorriz, COVID-19-ren epidemiologia aurkezten ari den eboluzioa ikusita eta, batez ere, bidaiak eta bilerak, eta abar gutxitzeko, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak aurrez aurre egin beharreko jarduera guztiak etetea erabaki du, eta beraz SGIker aldi baterako itxita egongo da aparteko egoera honek irauten duen bitartean. Aipatutako erabakia, hasieran, martxoaren 16tik apirilaren 30era bitartean aplikatuko da, baina gerora aplika liteke Gobernuak ezarritako aparteko neurriak mantenduz gero.
Sentitzen dugu egoera honen ondorioz sor daitezkeen eragozpenak eta gure esku dagoen guztia egingo dugu jarduera lehenbailehen berrabiatzeko.
Edozein zalantza argitzeko, zure eskaeraren arduradun teknikoarekin posta elektroniko bidez jar zaitezke harremanetan.
Agur bero bat