Eduki publikatzailea

"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 3. argazki-lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/24

Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 3. argazki-lehiaketa martxan jarri du, euskal gazteen artean Europar Batasunak Euskadiko garapen sozio-ekonomikoari ematen dion babesaren berri emateko helburuarekin.

EAEen erroldaturik egon eta 14 eta 25 urte bitartekoak diren gazteek har dezakete parte. Bi argazkirik onenek honako sari hau jasoko dute: Bruselara bidaia bi pertsonentzako eta Iphone bat. Web guneko zaleek gehien bozkatzen duen argazkia ostera, BBK Liverako edo Azkena Rock Jaialdirako edo Heineken Jazzaldirako sarrera birekin sarituko da.

Lehiaketaren gaineko informazioa facebook-eko gunean topatu daiteke eta apirilaren 27ra arteko epea ezarri da parte hartzeko.