(2024/10/16) CERN, CSIC, US eta UPV/EHU-SGIKER enpresen artean garatutako jabetza intelektuala ustiatzeko eta babesteko akordioa. KN6172/IPT/KT/EP/263A. PROTECTION AND EXPLOITATION OF JOINTLY OWNED INTELLECTUAL PROPERTY
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/16
UPV/EHUk akordio bat sinatu berri du CERNek (European Organization for Nuclear Research), IFCAk (Kantabriako Fisika Institutua), USk (Sevillako Unibertsitatea) eta SGIkerren Laser Zerbitzuak jabetza intelektuala ustiatzeko eta babesteko. Hitzarmen honen helburua da alderdi bakoitzak TPA-TCT (Two Photon Absorption Transient Current Tecnique) teknologiaren garapenean egin beharreko ekarpenak ezartzea. Teknika hau erdieroaleetan oinarritutako partikula-detektagailuen erantzunaren karakterizazio tridimentsionalera bideratuta dago, eta azken urteetan izandako lankidetza biziaren emaitza izan da.