Eduki publikatzailea

MAGRAMA bekak emateko hurrengo deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/30

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa beka hauetarako oinarrien eta deialdiaren agindu-proiektua prestatzen ari da: nekazaritzako elikagaiekin, landa- eta baso-eremuekin, arrantzarekin eta ingurumenarekin lotutako azterketaren eta prospektibaren arloko prestakuntza praktikorako bekak, unibertsitate-tituludunentzat.

Deialdiaren helburua:

Prestakuntzarako eta hobekuntza tekniko-profesionalerako bekak ematea nekazaritzako elikagaiekin, landa- eta baso-eremuekin, arrantzarekin eta ingurumenarekin lotutako azterketaren eta prospektibaren esparruan, unibertsitate-tituludunentzat, ezagutza-arlo hauetan:

  • Ingurumena.
  • Ekonomia eta Soziologia.
  • Datuen azterketa eta tratamendua.

Hautagaien betekizunak:

  1. Espainiarra edo Europar Batasuneko estatu kideren batekoa edota, Espainian bizilekua izanda, beste herrialderen batekoa izatea eta bere lehenengo titulazioari dagozkion ikasketak, c) atalak aipatutakoak, 2010ean edo ondoren amaitu izana.
  2. Gaztelaniaz ondo jakitea. Agiri-froga kasu hauetan bakarrik eskatuko da: espainiarrak ez diren eta Espainian bizitzen bi urte baino gutxiago daramaten hautagaiak.
  3. Bekak emateko unean, deialdian jasotzen diren bekekin lotutako arlo eta espezialitateetan graduatu-titulua, diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza teknikoa edo goi-mailako ingeniaritza edota titulazio baliokideak edukitzea edota horiek lortzeko egoeran egotea. Atzerrian edota espainiarrak ez diren estatuko zentroetan lortutako tituluek homologatuta edo onartuta egon beharko dute eta erabateko ondore juridikoak izan beharko dituzte eskabidea aurkezteko datan.
  4. Ingeles-, frantses- edo aleman-ezagutzak.
  5. Jakintza-arlo hauekin lotutako berariazko ezagutzak: ingurumena, ekonomia eta soziologia, eta datuen azterketa eta tratamendua.
  6. Testu-tratamenduen, kalkulu-orrien eta aurkezpenen programa informatikoak erabiltzen jakitea, erabiltzaile-mailan.
  7. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak deitutako beste beka berdin edo antzeko batzuk gutxienez 12 hilabetez jaso dituzten pertsonek ezin izango dituzte beka hauek eskatu.

Eskaerak eta aurkezteko epea:

  • Eskaerak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaliko dira, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein tokitan.
  • Halaber, bide telematikoen bidez ere aurkeztu ahal izango dira.
  • Eskaerak agindu honen eranskinean ageri den eskaera-ereduaren arabera beteko dira, eta gehienez ere 20 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

OHARRA:

  • Eskatzailea zuzenean jarriko da harremanetan deialdia egin duen Administrazioarekin; UPV/EHUk ez du deialdi honetan parte hartzen.
  • Oraindik agindua ez da argitaratu, zirriborroa aurreratu da. Agindua BOEn argitaratu eta gero, eskaerak aurkezteko epea irekiko da.