Banco Sabadell Fundazioak Ikerketa Ekonomikorako Sabadell Herrero Sariaren 13. deialdia eman du argitara; sariketaren helburua ekonomia, enpresa eta gizarte jakintza esparruetan ikertzaile espainiarren lana bultzatu eta aintzatestea da, eta, bidenabar, gizarte ongizatea sustatzeko alternatibak aztertu eta plazaratzen laguntzea.
Sabadell Herrero Saria
Lehenengo argitaratze data: 2014/03/03
Saria 30.000 eurokoa da.
Oinarri orokorrak:
- Saria 40 urtetik beherako ikertzaile bati emango zaio, lehenago adierazitako esparruetan ikerkuntza curriculum bikaina izateagatik.
- Estatu mailako zein nazioarteko ikertzaileek, unibertsitateek, zentro akademikoek eta ikerkuntza zentroek, fundazioek, enpresek eta bestelako erakundeek aurkeztu beharko dituzte ikertzaileak.
-
Hautagaiek eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- 1974ko urtarrila baino geroago jaiotako ikertzaile espainiarra izatea.
- Ikerketaren ardatza hitzaurrean deskribatutako gaietako bat izatea.
- Proposamenak 2014ko otsailaren 1etik 2014ko apirilaren 30era egin beharko dira (biak barne), webgunean eskuragarri dagoen aplikazio informatiko baten bitartez.
Proposamen bakoitzarekin batera hautagaiaren curriculuma eta egokitzat jotako dokumentazio osagarri guztia aurkeztu beharko da.