Real Madrid Katedraren Ikerketarako Laguntzak
Real Madrid Unibertsitate Ikasketa Eskolak Madrileko Unibertsitate Europarrak Real Madrid Katedraren Ikerketarako VI Deialdia argitaratu du
Lehenengo argitaratze data: 2014/01/15
Xedea
Deialdi honen xedea ezagutza sortzeko zuzeneko laguntza eskaintzea da, kirol eta unibertsitate esparruetako eskariei erantzuteko eta gizarte osoarekin partekatzeko.
Bikaintasuneko ikerkuntza zientifikoa bultzatzea eta babestea da helburua, eta aisialdia, osasuna eta kirola modu integralean kudeatzean balia daitekeen ezagutza berria sortzea.
Onuradunak
Unibertsitate eta erakundeetako plantillako pertsona fisikoek proiektuak aurkeztu ahalko dituzte ikertzaile, zuzendari edo betearazpen zientifiko-teknikoko arduradun gisa, ikertzeko gaitasuna dutenean, baldin eta unibertsitate edo erakundeek ikertzeko xedea badute eta horretan jarduten badira, eta nortasun juridiko eta jarduteko gaitasun nahikoa badute.
Zenbatekoa
Laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa (zergak barne) 6.000 eurokoa izango da.
Eskaeren aurkezpena
- • Laguntza eskabidea: mezu elektroniko bat bidali behar da proyectosrealmadriduem@uem.es helbidera. Laguntza eskatzeko II. Eranskina: RM Katedra Eskabidea atxikitzea nahitaezkoa izango da, betiere behar bezala beteta.
- • Curriculum Vitae: ikertaldeko kide guztiena, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak duen eredu normalizatua
-
• Ziurtagiria edo lege ordezkariaren ahalmena: Madrileko Unibertsitate Europarrarekin sinatutako hitzarmenaren ziurtagiria.
Ikertzaileari dagokion organismoak, hautatutako proiektuaren ardura duenak, Madrileko Unibertsitate Europarrarekin hitzarmena sinatu beharko du (I. eranskineko hitzarmena), gehienez hilabeteko epean laguntza ematea ebazten den unetik zenbatzen hasita.
Eskabideak aurkezteko epea: 2014ko urtarrilaren 20ra arte, 15:00etara arte.
Harremanetarako:
UPV/EHU:
Tel.: 94 601 80 08
E-mail: convocatorias.dgi@ehu.es