Ikertzaile eta tekonologo gazteentzako laguntzak
Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko, laguntzak ezarri ditu 2013. urterako (2013-10-21eko EHAA)
Lehenengo argitaratze data: 2013/10/29
Deialdiaren helburua da euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorretako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzea.
6 laguntza deitu dira prestatzen ari diren ikertzaileentzako programaren barruan. Laguntza hauek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute. Eta berriz, 10 laguntza teknologo gazteak prestatzeko programaren barruan, hauek bi urteko iraupena izango dute.