SGIkerren BAZZek (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) parte hartu duen zientzia artikulu batek lortu egin du 2014ko abenduko 10 kontsultatuenen artean sartzea
SGIkerren BAZZek (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) parte hartu duen zientzia artikulu batek lortu egin du 2014ko abenduko 10 kontsultatuenen artean sartzea
Lehenengo argitaratze data: 2015/02/05
Kimika Analitikoa Saileko ikertalde batek berrikuspen artikulu bat argitaratu du orain gutxi, bioanalisiaren esparruko metodo kromatografikoak balioztatzeari buruz. Berrikuspen hori nazioarteko eta inpaktu indize handiko (IF: 4.19) Journal of Chromatography A aldizkarian argitaratu da, izenburu honekin: "Bioanalytical chromatographic method validation according to current regulations, with a special focus on the non-well defined parameters limit of quantification, robustness and matrix effect". Argitalpen horretan, ikertalde horrekin batera, Leideneko Unibertsitateko (Holanda) Bioanalisi Dibisioak, Arabako Osasun Publiko Laborategiak eta Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralak parte hartu dute. Egungo erregulazioak bioanalisiaren esparruko balioztatze parametroetara aplikatzeko moduari buruzko ezagutzaren garrantzia dela eta, artikulu hori izan da 2014ko azken hilean aldizkari horretan gehien deskargatutako 10 lanetako bat.