18. Analisi Elemental Organikoko (18 AEO) Interkonparazio ariketaren emaitzak
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/02
Maiatzaren 28 eta 29an, UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan, 18. Analisi Elemental Organikoko (18 AEO) Interkonparazio ariketaren emaitzak eztabaidatzeko bilera burutu zen.
Hainbat ponentzia eta emaitzen eztabaiden ondoren, maiatzaren 29an, 18. Analisi Elemental Organikoaren interkonparazio ariketaren emaitzen eztabaida bilerari bukaera eman zitzaion. Ariketan parte hartu zuten 45 laborategietatik 36-k partehartu zuten aurtengo bileran, azken urteotako presentziarik altuenetakoa izan delarik.Partehartu zuten laborategien, zein ebentuaren empresa babesleen eta baita "Unibersitat de Barcelona" antolaketa batzordearen emaitzen ebaluaketa, oso egokia izan zen. BAZN-tik, eskertu egin nahi zaio SGIker-i eta UPV/EHU-ko estamentuei ebentu honen antolaketan izan duten inplikazioa.